1626 views
Zaldibarko zabortegia
Sabin Etxeko sutondoan, Lehendakaria eta bere Sailburuen arteko tertulia pribatua

Share

Report this video

Captions

00:00 - 00:03Arratsaldean A-8 autopistan luizi batek
00:04 - 00:05trafikoa moztu du.
00:05 - 00:07Ermua eta Eibar artean izan da.
00:08 - 00:12Jakina: gure mutilak hara bidali ditugu
00:12 - 00:15Bilbo eta Donostia arteko bidea lehen bait lehen libratzera.
00:16 - 00:19Ongi, dena konponduta orduan.
00:19 - 00:21Begiratu dezagun hauteskundeena.
00:22 - 00:26Lehendakari jauna: kontua da, luizia...
00:29 - 00:31Zaldibarko zabortegitik eroritako hondakinena dela.
00:32 - 00:33Verter Recycling.
00:34 - 00:36Joxe Antoniorenetik.
00:53 - 00:58Alde denak, salbu eta Arriola, Tapia eta Beltran de Heredia eta Erkoreka.
01:11 - 01:15Baina zenbat bider esan behar dizuet
01:15 - 01:17ezin garela hainbeste fabore egiten ibili!
01:18 - 01:23Orain amiantoa, bale: tori baimena.
01:25 - 01:28Baina sekula ez da nahikoa: orain plastikoa, gero egurra...
01:29 - 01:31gero poliklorobifeniloa!!!
01:31 - 01:34"Lekurik ez dudala". Bada, to! Beste hektarea bat,
01:34 - 01:36hondakinak eta hondakinak botatzeko.
01:36 - 01:38Ez pixka bat gainera: 200 kamioi egunean!
01:38 - 01:41Lehendakaria, hori ez da dena.
01:41 - 01:45Baina non duzue burua??
01:45 - 01:48Lehendakaria: langile bi desagertuak daude.
01:48 - 01:52Zer langile eta zer langile ondo?
01:52 - 01:54Ba al dakizue zelakoa etor daitekeen
01:55 - 01:57batasuneroek hari horretatik tiraka hasi ezkero???
01:57 - 02:00Suhiltzaileak, Ertzainak eta Babes Zibilekoak
02:00 - 02:04Barinagaren zaborra esku hutsez kentzera
02:04 - 02:08bidali genituela enteratzen direnean????
02:08 - 02:13Zer uste duzue, konposta dela ala??
02:14 - 02:18Orain ekologistena bakarrik ez:
02:18 - 02:22sindikatuetakoen matraka ere entzun beharko dugu,
02:27 - 02:29gaixotasun profesionalak, eta
02:30 - 02:34deskontaminazio kontuekin lata emanez.
02:37 - 02:40Eta egon: laster ditugu komunikabideak gainean
02:41 - 02:42deika, eta jendea zarataka.
02:43 - 02:47Eta aurpegia neuk eman beharko dut!
02:48 - 02:53Inutilak! Ezjakinak! Afizionatuak!
02:54 - 02:56Noski: Jaurlaritzako kideak
02:56 - 02:59horretarako gaude. Sailburuak? Dimisioa.
03:00 - 03:02Lehendakaria? Dimisioa.
03:03 - 03:07Lasai Maikarmen: teknikoak ez gara aldatzen.
03:14 - 03:16Noski. Alderdiak beste bat ipiniko du,
03:19 - 03:23eta listo. Kukurrusalda.
03:24 - 03:27Behintzat, administrazio kontseilu onen bat bilatuko al didate.
03:31 - 03:33Hau nire heriotza politikoa da.
03:39 - 03:43Non da Rementeria?
03:44 - 03:49A, noski. Hori nire postua hartzeko zain dago.
03:52 - 03:56Hor, isilik eta ikusezin. Alkandora zuria zipriztindu "barik".